Erandioko banderaren zati bat, eskualdera

Ataria 2018ko abuztuaren 6a

Atzo, Erandioko uretan jokatu zen KAE 2 Ligako estropadan, Orio B trainerua izan zen garaile. Tolosako Anjel Larrañaga entrenatzailea, Gorka Toledo patroia eta Julen Eraso arraunlaria, eta Villabonako Aitor Eceiza arraunlaria, bertako kideak dira.

KAE 2 ligako jardunaldia izan zen atzo eguerdian Erandion, eta Orioko gizonezkoen bigarren ontziak jokoan zegoen bandera irabazi zuen. Erlojupeko estropada izan zen, bi txandetan banatuta jokatu zena, eta horiak bigarrenean aritu ziren. Lau luze osatu ondoren, denborarik onena markatu zuten, 20:30,22. Bigarren, Donostiarra sailkatu zen, 32 segundora, eta Camargo, berriz, hirugarren, 33 segundora.

Arratsaldean, jarraipena izan zuen festak, harrera egin baitzieten herrian, eta traineruko kideak udaletxeko balkoira irten ziren, bandera astindu eta bertaratu ziren herritarrei eskaintzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!