Ikusmina sortu du Klasikoak

Ataria 2018ko abuztuaren 4a

Arratsaldeko lehen orduan eskualdetik igaro da Klasikoa txirrindulari lasterketa. Dozenaka txirrindularitza zale errepide bazterretara irten dira animoak emateko.

Bidania-Goiaztik barrena sartu dira eskualdean. Alkiza igo behar izan dute, eta zale ugarik bertara igotzeko aprobetxatu dute. Tolosako eta Villabonako erdigunean ere jende ugari bildu da.

Sei laguneko taldetxo bat pasa da lasterketa buruan, eta tartean ziren Euskadi Murias taldeko hiru: Bagües, Barthe eta Rodriguez. Torres, Mas eta Chetout zituzten bidelagun. Izarrez betetako tropela, berriz,  zazpi minutu ingurura pasa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!