Gelditzeko iritsi zen, eta ETE ligako ohorezko txandari eusten dio Tolosaldeak, Lekeition bosgarren egin arren. Eta eskerrak, gutxigatik ez baitzen Hernani aurretik sailkatu. Segundo bateko aldea izan zen bien artean.
Joaneko luzean denbora galdu zuen eskualdeko traineruak. Hernani bera baino zortzi segundo motelagoa izan zen, hain zuzen. Poparean, ordea, brankaz baino hobeto moldatu ziren eskualdeko arraunlari gazteak. Laugarren denborarik onena egin zuten: 5:31. Ez zen, ordea, laugarren postu hori lortzeko nahikoa izan.
Donostiarra izan zen, beste behin ere, azkarrena 12:19,99ko denbora eginda. Hiru segundora Deustu sailkatu zen, eta hamabira Hibaika. Kaiku sartu zitzaion aurretik Tolosaldeari, liderrarengandik 22 segundora. 28 segundo galdu zituen helmugan eskualdeko ontziak.
Ohorezko txandan jarraituko du, hala ere, Tolosaldeak. Laugarren da sailkapen nagusian, hiru puntuko errenta baitu Kaikuren aldean.
Emaitzak
1º | DONOSTIARRA | 12:19,99 | 9 |
---|---|---|---|
2º | DEUSTU | 12:23,37 | 8 |
3º | HIBAIKA | 12:32,12 | 7 |
4º | KAIKU | 12:42,46 | 6 |
5º | TOLOSALDEA ARRAUN KLUBA | 12:48,01 | 5 |
6º | HERNANI | 12:49,97 | 4 |
7º | LEA ARTIBAI | 13:17,02 | 3 |
8º | LAPURDI | 13:45,33 | 2 |
9º | COLINDRES | 14:47,54 | 1 |
Sailkapen nagusia
- 1. Donostiarra, 41 puntu
- 2. Deustu, 39 p.
- 3. Hibaika, 36 p.
- 4. Tolosaldea, 31 p.
- 5. Kaiku, 28 p.
- 6. Hernani, 19 p.
- 7. Lea Artibai, 16 p.
- 8. Lapurdi, 10 p.
- 9. Colindres, 5 p.