Txapela janzteko lehia

Ataria 2018ko uztailaren 25a

Euskal Herriko Sega Txapelketako finala jokatuko da hurrengo igandean, abuztuaren 5ean, Asteasun. Lau segalari ariko dira nor baino nor, eta horietatik, erdiak Tolosaldekoak, Andoni Goikoetxea gazteluarra eta Jokin Etxeberria amasarra. 

Kanporaketak iragan igandean jokatu zituzten Aiako Aristerrazu baserriko belardietan. 11 segalari lehiatu ziren bi multzotan banatuta, eta horietatik lau izan ziren eskualdekoak: Andoni Goikoetxea lehen multzoan lehiatu zen. Julen Gabirondo izan zen belar kilo gehien ebaki zuena multzo horretan, eta bere atzetik, bost kilo gehiago ebakita gazteluarra sailkatu zen.  

Bigarren multzoan lehiatu ziren Jokin Etxeberria amasarra, Jexux Mari Ormaetxea Urki orendaindarra eta Mikel Lizartza tolosarra. Amasarra izan zen garaile eta bigarren geratu zen Igor Esnaola. Urki-k oso gutxigatik ez zuen lortu finalerako txartela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!