Enirio-Aralar

[GUTUNA] Delitu larriak Aralarren

Landarlan ingurumen elkartea 2018ko uztailaren 25a

Dagoeneko hilabete eta erdi pasatu da aldundiak Aralarko parke naturalean landatutako haginak ipurditik atera zituztenetik eta hagin heldu bat akabatzeko enborreko azala kendu ziotenetik. Hagina interes bereziko espezie mehatxatua denez, aipatutako zuhaitz landaketa erabat egokia iruditzen zaigu eta irmoki gaitzesten dugu bere suntsipena.

Elkarte honek gertatutakoaren salaketa Beasaingo Ertzaintzaren komisarian jartzeaz gain aldundiari, Enirio-Aralarko Mankomunitateari, berau osatzen duten udalei eta parke naturaleko zuzendaritzari jakinarazi zien zera eskatuz, gertatutakoa ikertzeko, dagoen gatazka berbideratzeko sektore inplikatu guztiak aintzakotzat hartuz eta landaketa berri bat egiteko. Aipatutako erankunde guzti horietako bakar batek ere ez digu erantzun eta ez du gertatutakoaren berri zabaldu ere. Era berean, txalogarria deritzogu joan den ekainaren bukaeran Eusko Legebiltzarrak aho batez onartutakoa Eusko Jaurlaritzari eskatzeko: Ertzaintzak ingurumen delituak ikertzen dituen unitatea indartzeko eta gauza bera egiteko antzeko jarduera burutzen duten aldundi eta udaletako taldeekin. Baina aldundi eta mankomunitatean Legebiltzarreko akordio hori onartu duten alderdi politikoetako ordezkariak ixilik daude gorago aipatutako ingurumen delitu larrien aurrean. Zergatik?

 

Landarlan ingurumen elkartea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!