Euskal Herrikoa geratzen da

Ataria 2018ko uztailaren 20a

Kanporaketak igandean jokatuko dira Aiako Aristerrazu baserriko belardietan, 11:30etik aurrera.

Euskal Herriko Sega Txapelketaren kanporaketak igande honetan jokatuko dira, Aiako Aristerrazu baserriko belardietan. 11 segalarik hartuko dute parte, eta horietatik lau Tolosaldekoak izango dira. 30 minutuko lana egin beharko dute bi multzotan banatuta.

Lehen kanporaketa 11:30ean hasiko da. Julen Gabirondo, Eneko Bilbao, Iban Pardo, Iñigo Mercader, Jon Otegi eta Andoni Goikoetxea gazteluarra ariko dira lanean. Lehen bi sailkatuek finalerako txartela lortuko dute.

Bigarren kanporaketa 12:30ean hasiko da, leku berean. Jokin Etxeberria amasarra, Igor Esnaola, Jexuxmari Ormaetxea orendaindarra, Mikel Lizartza tolosarra eta Suharri Irazustabarrenaren arteko lehia izango da. Hemen ere belar gehien mozten duten bi segalariak finalera pasako dira. Finala abuztuaren 5ean jokatuko da Asteasun.

Bestalde, Gipuzkoako bigarren mailako aizkolarien finala ere Asteasun jokatuko da, uztailaren 29an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!