Ehunmilak proba bertan behera, eguraldi txarragatik

Ataria 2018ko uztailaren 14a

Parte hartzaileen segurtasuna bermatzea aldera hartu du erabakia antolakuntzak. 3.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta Beasaingo kiroldegian pasa dute askok gaua.

Ehunmilak eta G2Hk probak bertan behera uztea erabaki zuen atzo gauean antolakuntzak, eguraldia zeharo okertu zelako Goierriko Hitzari Mikel Valdivieso antolatzaileak gaur goizean adierazi dionez, “Aralarrera igotzea desastrea izango litzateke”. Erabakia hartzea "erraza izan ez den arren", antolakuntzaren lehentasuna, "guztien segurtasuna bermatzea izan da", Valdiviesoren esanetan. 

Antolakuntzako kideak, boluntarioak eta Gurutze Gorria lanean aritu dira gau osoan zehar, korrikalari guztien segurtasuna bermatzeko. 3.000 bat pertsona (boluntarioak eta lasterkariak) ebakuatu behar izan dituzte, eta Beasaingo kiroldegian pasa dute gaua. Une honetan, Anzizar kiroldegian normaltasuna da nagusi. Pixkana, bertan gaua pasatu dutenak erretiratzen joan baitira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!