Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zen, atzo, Mutrikun. Tolosaldea bosgarren izan zen erlojupekoan, neskek horrela egin baitzuten arraun. Bederatzi traineruk hartu zuten parte emakumeen txapelketan.
Lehen txanda Tolosaldeak irabazi zuen, Hernani eta Lapurdi erraz gaindituz 12.10-eko denborarekin. Bigarren txandako Hibaika ere gainditzea lortu zuten eskualdekoek.
Txanda nagusian, San Juan eta Orioren arteko lehia ikusgarria izan zen. Lehen luzean Batelerek bi segundoko aldea atera zien horiei. Bigarren itzuliak, ordea, hauek izan ziren azkarrenak, baina segundo bakarreko aldea kendu zien Sanjuandarrei. Azkenean, beraz, Ioana Alijostes, Nerea Perez eta Irati Larrañaga tolosarrek irabazi zuten bandera. Myriam Aizpurua eta Oihane Iraola Orioko arraunlari tolosarrak bigarren postuarekin geratu ziren. Hirugarren Donostiarrakoak izan ziren. Donostia Arraun Lagunak kanporatua izan zen.
Gizonezkoetan eskualdeko bi arraunlari dituen Hondarribiak irabazi zuen Gipuzkoako txapelketa. Endika Lopez eta Jon Lizarralderen traineru berdeak erraz irabazi zuen estropada. Bigarren geratu zen Oriori 22 segundoko aldera atera zien. Hirugarren Donostiarra sailkatu zen eta laugarren San Pedro.