Aduna, Alkiza eta Larraulgo 60 urtetik gorakoentzat bazkaria

Ataria 2018ko uztailaren 9a

Aiztondo zerbitzuen mankomunitateak antolatu du eta uztailaren 22an izango da bazkaria, Adunako Uztartza jatetxean.

Ongietorri aperitiboa, urdaiazpiko iberikoa, txipi entsalada epela, langostinoak plantxan, entrekota plantxan onddo eta pikillozko kremarekin edo legatza labean olio errearekin. ETxeko tarten dastaketa ardoa eta kafea izango dira menuan.

27 euro ordaindu beharko dute parte hartu nahi dutenek eta uztailaren 16a da izen emateko azken eguna. Horretarako honako tokietara jo beharko dute interesatuek:

-Adunan, goizez, 943 69 26 89 edo 943 69 25 71 telefonoetan.

-Alkizan, goiz eta arratsaldez, 688 604 466 telefonoan.

-Larraulen, arratsaldez, 634 289 327 telefonoan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!