Egun pasa larunbatean Zestoa eta Zumaian

Ataria 2018ko uztailaren 9a

Aiztondo zerbitzuen mankomunitateak antolatu du irteera eta uztailak 12a da izen emateko azken eguna.

Larunbatean, 08:40ean aterako da autobusa Adunatik eta ondoren Zizurkil, Alkiza, Larraul eta Asteasutik pasako da, Zestoarako bidea hartzeko.

Bertan Lili jauregian bisita teatralizatua egingo dute eta bazkaritan geratuko dira Zumaian. Arratsaldea ere kostaldeko herri horretan pasako dute.

Izen emateak 35 euro balio ditu eta osteguna baino lehen honako lekuetan eman ahalko da izena:

-Adunan, goizez, 943 69 26 89 edo 943 69 25 71 telefonoetan.

-Zizurkilen, goizez, 943 69 10 12 telefonoan.

-Alkizan, goiz eta arratsaldez, 688 604 466 telefonoan.

-Larraulen, arratsaldez, 634 289 327 telefonoan.

-Asteasun, goizez udaletxean, 943 69 19 07 telefonoan eta arratsaldez kultur etxean, 943 69 68 96 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!