Andu Martinez de Rituerto Espainiako txapeldun luzera eta altuera jauzietan

Asier Imaz 2018ko uzt. 4a, 14:03

Pasa den asteburuan Gasteizen Espainiako Master txapelketa jokatu zen. Bertan Tolosa CF Atletismoko hiru ordezkari izan ziren.

Andu Martinez de Rituertok, M50 kategorian, luzera eta altuera jauziak irabazi zituen 5.35 eta 1.68 metroko emaitzekin, eta bigarren egin zuen 100 metro hesietan 16.16 markarekin. Euskadiko errekor berria ezarri du lasterketa horretan.

Sergio Roman donostiarrak M40 mailan 5.000 metroko lasterketan 5. postua eskuratu zuen 15.40ko  denborarekin.

Armando Roca Tolosako atletarik beteranoenak eta sari gehien irabazi dituenak ez zuen zorterik izan eta ezin izan zuen 100 metroko lasterketa bukatu, M80 mailan.

Bestaldetik, Kastellon 16 urte azpikoen Espainiako txapelketa ospatu da eta bertan Mikel Ezkerro gazteak oso lasterketa ona egin zuen, 100 metro hesietan 6. postua eskuratuz eta bere markarik onena lortuz 14,16rekin.

Paula De Juan ordiziarrak Palentzian lehiatu zuen, eta 20 urte azpikoen Gipuzkoako errekor berria ezarri zuen 400 metro hesietan, 1.01,15 eginez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!