Iñaki Olano garaile, Mikel Senperena hirugarren

Ataria 2018ko uztailaren 2a

Argazkia: Alpino Uzturre

Alpino Uzturreko Olano eta Senperena Berriozarko Elimina Trail lasterketako podiumera igo dira. Altzotarra garaile izan da, eta abaltzisketarra, berriz, hirugarren.

Garaipen bat gehiago Iñaki Olano Orbegozorentzat. Oraingoan Berriozartik Ezkaba mendira igotzen den Elimina Trail mendi lasterketa irabazi du altzotarrak.

Aise, gainera. Izan ere, bigarren sailkatuari bi minutu baino gehiagoko aldea atera dio helmugan. Olanok 30:52ko denboran egin ditu ibilbideko 7 kilometroak. Bigarren Zizur Txikiko Jon Ridruejo izan da, 32:54ko denbora eginda. Hirugarren postua ere eskualdeko korrikalari batek eskuratu du: Mikel Senperena Irastortza abaltzisketarrak. 33:22koa izan da haren denbora.

Argazkia: Unai Perurena (Facebook: Elimina Trail)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!