Jakak besoan min hartu du, Altuna finalerdietara

Asier Imaz 2018ko ekainaren 24a

Lau t'erdiko San Fermin Txapelketako finalerdiak erabakita geratu dira. Jokin Altuna eta Erik Jakaren artean erabaki behar zen txartel bat, baina lizartzarraren lesioak partida bertan behera utzi zuen 5-2ko markagailuarekin.

Altuna III.a jarri zen aurretik partida hasi orduko, 4-1. Hasiera horretan eskuin besoan mina sentitu zuen lizartzarrak, eta aldageletara joan zen. Ez zen atera gehiago.

Jokin Altunak egin zuen aurrera, ondorioz. Finalerdietan Ezkurdiaren aurka jokatuko du amezketarrak. Arbizukoak etxean jokatu zuen final-laurdenetako partida Irribarriaren aurka. Binakako txapelduna erraz nagusitu zitzaion buruz buruko txapeldun ohiari, oso indartsu dagoela erakutsiz. Azken emaitza 22-7koa izan zen. Altuna III.aren eta Ezkurdiaren arteko finalerdia ekainaren 30ean, larunbatean, jokatuko da, 18:00etan, Barañaingo pilotalekuan.

Beste finalerdia Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak jokatuko dute. Partida Sopelan izango da, uztailaren 1ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!