T3T eta T2T mendi lasterketak 2018

T3T 2018: Animo ugari Alkizan

Mikel Iraola 2018ko ekainaren 17a

Giro lasaia zen nagusi Alkizan, lehen korrikalariak igarotzen hasi eta ikusleak oihuka hasi diren arte. Korrikalariek asko eskertu dituzte animo horiek. Oier Ariznabarreta garailea 10:30ak aldera pasa da bertatik.

Irteera ikusi eta askok erdibideko puntu gisa aukeratu dute Alkiza. Giro ederra jarri dute plaza ingurura gerturatu direnek. Bertan zen, gainera, anoa guneetako bat.

Haurrek, pasatzen zen korrikalari bakoitzari bostekoa emateko eskua luzatzen zuten. Baziren aita pasatzera itxaroten ari ziren beste bi mutiko ere, eta pozez txoratzen hartu dute Alkizara iritsi denean.

Korrikalariak, berriz, jendeari galdezka ziren, ea aurrekoek zenbateko tartea ateratzen zieten-edo.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!