T3T eta T2T mendi lasterketak 2018

T3T 2018: Txalo zaparrada luzea irteera puntuan

Mikel Iraola 2018ko ekainaren 17a

09:00ak jotzearekin batera abiatu dira ibilbide luzeko korrikalariak, Triangulotik. Korreo kalea zeharkatu, eta Gorriti Plazara iritsitakoan, Rondilla kalea hartu dute, Montezkue auzoko bidegurutzera heldu arte.

Lehen aldapa horretan hasi da ebakitzen taldea. Oier Ariznabarreta garaileak hasieratik hartu du lasterketa burua, eta hasieran konpainia izan badu ere, bakarrik iritsi da Herniora.

Goibel zegoen Tolosa goizeko lehen orduan, Kuadrilla Egunak utzitako aje apur batekin ere bai, baina Aitor Elduaien bikain aritu da giroa berotuz, hizlari lanetan.

Jende ugari gerturatu da irteera puntu horretara, eta lasterketa hasi baino 20 segundo lehenago hasi dira ikusleak korrikalariak txalotzen. Lasterkari batzuk ere txaloak itzuli dizkiete. Ohi moduan, Montezkue auzoko lehen aldapa horretan ere ikusle ugari izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!