Gizarte zerbitzuak defendatzeko deia egin du LABek

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko eka. 14a, 09:22

Tolosaldeko LAB sindikatuak gaur 18:00etatik aurrera Donostian gizarte zerbitzuen defentsan egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.

Feli Insausti Tolosaldeko LABeko Sozio Komunitario saileko arduradunak esan du gaurko eguna «nahikoa dela» esateko baliatuko dutela: «Gaurkoan gizarte zerbitzuen aldeko borroka egin nahi dugu, diru publikoaz ordaintzen diren gizarte zerbitzuen aldeko borroka ez delako sindikatuen borroka hutsa. Borroka honetan hiritar guztiak nahasi behar dira, gizarte zerbitzuak gizartearen beharrizan bereziak eta oinarrizko eskubideak bermatzeko direlako».

Insaustik gogoratu du jada bi urte direla sindikatuak Hego Euskal Herriko Gobernuei gizarte zerbitzu guztiak arautu zitzan eskatuz kanpaina hasi zuela. «Ordutik dauden dekretuak aldatu dira eta berezko araudirik ez daukaten gizarte zerbitzuentzat egin diren dekretu berriak landu dira», esan du.

EGUNERAKETA

Dekretu horiek zaharkituak daudela esan du eta gehitu du horien eguneraketa aldarrikatuko dutela hiriburuetan gaur egingo dituzten elkarretaratzeetan.

«Gure sindikatuak haiek eguneratu behar direla proposatu zuenean agertzen ari ginen aldaketak irauli lezake gizarte zerbitzuetako egungo egoera. Izan ere, dekretu horiek bidez arautzen direlako instalazioak, lanbide eskakizunak eta langile askoren baldintzak, gizarte zerbitzuetako erabiltzaileak izanik», azaldu du. Dekretu horiek dira hain justu, Hego Euskal Herriko gizarte zerbitzuak arautuko dituenak, eta horregatik uste du LABek berritu behar direla. «Ratioak Eusko Jaurlaritzak arautzen ditu dekretu bidez eta 2016tik ukitu gabe daude. Eguneratu behar dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak horientzako hartutako oinarria gainera, Bizkaitik hartu zuen, eta hain justu Gipuzkoa da ratio onenak dituena, hori izan beharko luke oinarria», azaldu du Insaustik. «Oraindik ez dituzte gure aldarrikapenak bete. Dekretu zaharkituak indargebetzea eskatzen dugu, Foru Dekretu berriak egungo gizarte zerbitzuen errealitatearekin bat egin behar du langile gehiago ziurtatuz, eta gure gizarteak behar duen gizarte zerbitzuen eredu berriaz eztabaidatu behar da, sektoreko ohiko arazoak kontuan hartuz eta horretarako erabiltzaie zein langileeen iritzia aintzat hartu behar da. Gizarte zerbitzuek erdigunean pertsonak jarri behar dituzte, eta ez objektuak», gaineratu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!