Tolosako Sanjoanak 2018

Tolosaldeko Asanblada Feministak botako du sanjoanetako txupinazoa

Tolosaldeko Asanblada Feministak botako du sanjoanetako txupinazoa

Ostiralean hasiko dira jaiak, 18:00etan, Plaza Zaharrean; herritarrak bertaratzera eta "sanjoanak morez janztera" deitu dituzte.

Iazkoen bidetik, 2018ko sanjoanek ere bi asteburu hartuko dituzte, eta ostiral honetan lehertuko da solstizio berriaren suziri iragarlea. Aurten, Tolosaldeko Asanblada Feministako kideak igoko dira Tolosako udaletxeko balkoira, eta haiek izango dira sanjoanak iragartzearen arduradunak.

Sare sozialetan zabaldu duten mezu baten bitartez, herritarrak txupinazora bertaratzera deitu dituzte, ostiralean, 18:00etan. TOLOSALDEKO ATARIAk asanbladako kideei egindako elkarrizketa argitaratuko du, bihar, interneteko nahiz papereko edizioan.