Berdura plazan, herritar batek atera du eguerdian txartel irabazlea: Tinta inprimategian egindako erosketagatik Aner Elgorriagak betetakoa.
«Sorpresaz» hartu du saridunak oparia. «Ez nuen espero, hiruzpalau txartel baino ez nituelako. Lantokian nengoen eta bila etorri zaizkit sariduna ni nintzela esanez». Pozez hartu du saria, herriko ostalari ere baden Elorriagak.