'Ongi etorri baserrira' ekimena Asteasun eta Bidanian

Tolosaldeko Ataria 2018ko eka. 11a, 16:01

Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko ekimenaren bosgarren edizioa ospatuko da aurten. Uztailaren 7an, esate baterako, Asteasuko Bulano eta Bidaniako Zela-Ondo baserriko ateak zabalduko dituzte.

Duela lau urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahian.

Jakien jatorria berraurkitzeko, eta beren ingurune naturalean, mahaian dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezin hobea eskainiko du ekimenak. Uztailaren 6an eta 7an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 inguru baserritarrek euren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ukuiluak, baratzak eta landa guneak ezagutzera emateko.

"Ongi etorri baserrira ekimena, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landa guneari balorea emateko, barnekldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko", esan du Enba sindikatuak.

Familian edo lagunartean egiteko bisitak izango dira. Euskaraz, Asteasuko Bulano baserriko esne behiekin egiten den lana ikusi ahal izango da bertatik bertara eta Bidanian, berriz, Zela Ondo baserriko Lumagorriko oilaskoak ikusi ahal izango dira bertatik bertara. Gainera, saio horretan, Nirea haur tailerra izango da.

Bisitak, 11:00etatik 14:00etara egingo dira eta baserrien eta ibilbideen gaineko informazioa eta izen emateak, www.ongietorribaserrira.eus webgunean egin ahal izango dira. Ekainaren 30a da izen emateko azkeneko eguna eta dohain parte hartu ahal izango da. Informazio gehiagorako 943 65 01 23 telefonora hots egin daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!