Maitasun gutunak Ekairi

Ataria 2018ko ekainaren 9a

Transexualitatearen gaia jorratu dute aurten, Aiztondoko Gutun Lehiaketan. Hamaikagarren edizio honetan bere buruaz beste egin zuen Ekairi idatzi diote parte hartzaileek, eta gutun hunkigarriak idatzi dituzte. Sari nagusia Beasaingo Ekaitz Goikoetxeari eman diote eta bigarrena Asteasuko Haritz Mujikari. Crysalys elkarteko Agus Arandiak eskerrak eman zizkien antolatzaileei transexualen errealitatea gerturatu nahi izateagatik.

Momentu hunkigarriak bizitu ziren atzo, Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketako sari banaketan. Alkizako Fagus  Alkiza Interpretazio Zentroan egin zuten sari banaketa eta lan irabazleak entzun ahal izan ziren.

Sari nagusia Beasaingo Ekaitz Goikoetxeari eman zioten eta epai mahaiak hizkuntzaren erabilera aparta, maila literario altua eta H hizkiaren egindako jokoa nabarmendu zituen. Bigarren saria Asteasuko Haritz Mujikak eskuratu zuen eta gutunaren sinesgarritasuna azpimarratu zuten. Amona baten idazkera oso ondo islatzen duela ere esan zuten.

12 eta 16 urte artekoen mailan Iraide Tejeria larrauldarrak eraman zuen saria eta Asteasuko Araia Mendiak bigarren egin zuen. Tejeriaren lanaren inguruan heldutasun handiko gutuna dela esan zuten eta oso ondo idatzia dagoela, eta Mendiaren gutunaren harira errudun baten paperetik idatzi izana nabarmendu zuten.

Sari banaketari hasiera emateko Shrabani Aranzabek abestu zuen, hain zuzen, Aiztondoko Sariaren irabazleak.

Sariak

A maila (8-9 urte)

  • Ikerne Zabala (Alkiza)

B maila (9-11 urte)

  • 1. sariduna: Udane Alkalde (Larraul)
  • 2. sariduna: Olaia Arsuaga (Irura)

D maila ( 12-16 urte)

  • 1. sariduna: Iraide Tejeria (Larraul)
  • 2. sariduna: Araia Mendia (Asteasu)

Helduen maila

  • 1. sariduna: Ekaitz Goikoetxea (Beasain)
  • 2. sariduna: Haritz Mujika (Asteasu)

Aiztondoko Saria: Shrabani Aranzabe

Crysalys Aipamen berezia

  • 1. sariduna: Iraide Tejeria (Larraul)
  • 2. sariduna: Iñigo Legorburu (Hernani)

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!