Giza katea 2018

Zuzeneko irratsaioa giza katetik

Ataria 2018ko eka. 10a, 10:20

10:30ean hasita, Zebrabidea berezia eskainiko du Ataria irratiak. Zuzenean jarraitzeko sakatu hemen.

Gure Esku Dagok antolatutako giza katearen jarraipen berezia egingo dute Arrosa Sareko irratiek, tartean Ataria irratiak. Gasteizko Katedral berritik Zebrabidea saio berezia emititzen hasiko da 10:30ean, herriz herri, giza katearen giroa kontatzeko eta herritar zein eragileen iritziak biltzeko.

Arrosa sareak elkarlanean egiten du astelehenetik ostiralera Zebrabidea magazina, eta Ataria irratia bertako parte da. Gaur ere Zebrabidea egingo da, berezia, Gure Esku Dago-ren giza katearen jarraipena egiteko.  10:30ean hasiko da Maialen Kortabarria, Jon Aranburuk eta Maite Bidartek gidatutako saioa. Tartean Josu Artutxa ere elkarrizketatuko dute, Ataria eta Tolosaldeko ordezkari gisa, eskualdeko kilometroetan bizi den giroaren berri emateko.

Donostia eta Gasteiz elkartuko dituen katearen giroaren berri emango dugu berriemaile lanetan arituko diren Arrosa sareko irrati libreei esker. Hitz egingo dugu Angel Oiarbide GEDko bozeramailearekin, giza kate historiko honi hasiera eta bukaera emanen dioten bi lagunekin, Paulo Muñoa izanen da lehendabizikoa Donostian, eta Aiora Arrizubieta Gasteizen, azkena. GEDen azken ekimen honi doinua jarri dioten Ane Guria eta La Basu rap abeslariekin ere solastuko dugu. Eta noski, herritarren iritziak bilduko ditugu eta elkarrizketatuko ditugu ere Altsasuko Gurasoak, pentsionistak, feministak edota elkartasuna erakusteko Euskal Herrira etorriko diren kataluinako herritarrak.

Arrosa sareko irratiek egingo dugun saio berezian Gasteizko Legebiltzarrean egingo den irakurketa zuzenean jarraitzeko aukera izanen da, 12:15etik aurrera. Saioan parte hartzeko modu asko izango dira, sare sozialen bidez zein whatsapp mezuen bidez har daiteke parte, +34 640 63 68 92 telefonora idatziz.

Saioa zuzenean jarraitzeko sakatu hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!