Abraham Olano Zikloturista Martxa, bihar

Asier Imaz 2018ko ekainaren 8a

Tolosako Usabal kiroldegitik aterako da 11 tontorren proba, 09:00etan. Ibilbide luzea 198 kilometrokoa izango da; laburra, 101ekoa.

Andazarrate, Garate, Etumeta, Urraki, Altzo, Abaltzisketa, Gainza, Lazkaomendi, Olaberria, Mandubia eta Santa Ageda tontorrak igo beharko dituzte V. Abraham Olano Zikloturista Martxan. Aurreikuspenen arabera, 09:00etan irten eta 14:30ean iritsiko dira Usabalera, parte hartzaileak. Eskualdeko ondorengo herriak zeharkatuko dituzte ibilbidean zehar: Tolosa, Irura, Villabona, Asteasu, Albiztur, Altzo, Alegia, Amezketa, Abaltzisketa eta Orendain.

Informazio guztia www.olanomartxa.bike webgunean zintzilikatu dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!