Pasahitza (zaharra)

«Gipuzkoan historia landu eta dibulgatzeko beharra zegoen»

Iñigo Terradillos 2018ko ekainaren 6a

Olatz Etxeberria berastegiarrak eta Jabier Esteban tolosarrak Gipuzkoako Historiaren Sintesia liburua aurkeztuko dute gaur Tolosako Kultur Etxean, 19:00etan. Horrekin batera, Kontzientzien kontrola Tolosaldean XIII-XIX. mendeen artean izenburupean hitzaldia emango dute.

Miguel de Aranburu Gipuzkoako historialarien elkartearen urte askotako lana da liburua, hain justu, elkartea sortu zenetik, 2010. urtetik. Bi historialariek azaldu moduan, laburpen modukoa da liburua, «dibulgatiboa, derrigorrez historian espezializatuta ez dagoen jendeari zuzendua». Azken 40 urteetako historiografiako joera desberdinak biltzen dira liburuan, eta historiaurretik 2016. urtera artekoak kontatzen ditu, aroka zatituta, eta aro bakoitzean, politika, ekonomia, erlijioa, sineskeriak, eguneroko bizitza... jorratuz.

Miguel de Aranburu historialarien elkartearen lana da liburua. Elkartea 2010. urtean sortu zen eta historian lizentziatuak eta historian lan egiten duten pertsonak osatzen dute. Gipuzkoan historia lantzeko eta dibulgatzeko zegoen «hutsunea» ikusita hasi zirela lanean kontatu dute eskualdeko bi historialariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!