Haien aurkako epaia ez da oraindik behin betikoa, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak gazteak atxilotzeko eta Madrilera eramateko agindu dio Guardia Zibilari. Epaileak bat egin du fiskaltzaren eskaerarekin eta fidantzarik gabe, espetxera eraman ditu lau gazteak. Ohian Arnanz, Adur Ramirez eta Jokin Unamuno, berriz, dagoeneko preso daude.
Altsasuko gurasoek erantzun bateratua ematera deitu dituzte herritarrak eta eskatu diete parte har dezatela iluntzean herriz herri egitekoak diren mobilizazioetan. Anoetan, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Ibarran mobilizazio jendetsuak izan dira gaur iluntzean.

