Eukene Larrarte eta Izarne Maioz, Euskadiko txapeldun

Asier Imaz 2018ko ekainaren 5a

Europako Txapelketan egongo da Euneke Larrarte; Izarne Maioz eta Naia Amondarain lehen hautatuen artean daude

Gipuzkoa Ogi Berriko txirrindulariek asteburu borobila izan dute. Larunbatean Deban eta igandean Barrundian ibili ziren, eta emaitza bikainak lortu zituzten. Barrundian Euskadiko Txapelketa jokatu zen, Euskaldun Torneoaz gain. Kadeteetan, jubeniletan eta 23 urtez azpikoetan eskualdeko txirrindulariak izan ziren podiumaren lehen kaxoian. Kadeteetan Garazi Estebez izan zen txapelduna. Hori bai, hainbat arazo medio, Euskadiko Txapelketa bertan behera geratu zen kadeteetan.

Jubeniletan Gipuzkoa Ogi Berriko beste txirrindulari bat izan zen garailea: Izarne Maioz. Kasu honetan bai, Euskadiko Txapelketa jokatu zen eta Maioz izan zen txapelduna. 23 urtez azpikoetan gauza bera gertatu zen Eukene Larrarterekin.

Denboraldian egindako lanari esker, Eukene Larrarte Europako Txapelketan egongo da. Izarne Maiozek ere aukerak ditu, lehen hautatuen artean baitago. Oriako Limousin taldeko Naia Amondarain ere Maiozen egoeran aurkitzen da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!