Ostiralean banatuko dituzte Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketako sariak

Ataria 2018ko ekainaren 4a

Joan den urteko sari banaketa ekitaldia

Ostiralean, ekainaren 8an, banatuko dira Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketako sariak Alkizako Kultur Aretoan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Ekairi gutuna izan da edizio honetarako aukeratutako leloa eta transexualitatearen gaia jorratu denez, Chrysallis, haur eta nerabe transexualen gurasoen elkarteari Aiztondoko Gutun Lehiaketako epai-mahaian parte hartzeko proposamena luzatu zaio. Elkarteko kideek gogotsu hartu dute proposamena eta XI. Ekitaldian, Chrysallis elkartearen aipamen berezia jasoko du aurkeztutako gutunetako batek.

Aurten 70 lan baina gehiago aurkeztu dira lehiaketara eta Tolosaldeko parte hartzaileez gainera, beste eskualde batzuetako hautagaiak ere lehiatu dira. Ostiralean jakingo da zeintzuk izan diren saritutako lanak.

Maila bakoitzeko gutun saiatuenek jasoko dute saria eta nabarmendutako gutun guztiak irakurriko dituzte ekitaldian zehar. Alkizako Kultur aretoan burutuko da ekitaldia eta Bihozkada taldeko Unai Aldasorok eta Tomas Lizardik zuzeneko musikarekin girotuko dute. Amaitzean, bertaratzen direnentzat luntxa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!