Herriartekoan hiru gelditzen dira

Ataria 2018ko ekainaren 1a

Tolosako Anoeta utzi zuen kalean herriartekoan aurrera egiteko. ATARIA

Gomazko paletan Tolosak, eta eskuz Zizurkilek eta Asteasuk asteburuan partidak jokatuko dituzte.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan eskualdeko zazpi herrik eta zortzi taldek hartu dute parte; Tolosak eskuz eta gomazko paletan atera zituen taldeak. Kanporaketak aurrea joan ahala, eskualdeko ordezkaritza bakantzen joan da. Eskuz, Asteasu eta Zizurkil bakarrik geratzen dira; gomazko paletan, Tolosa.

Asteasuk ostiralean jokatuko du azpeitiarren aurka, 22:00etan, Azpeitian. Itzulerakoa jokatuko dute etxean asteasuarrek, ekainaren 10eko asteburuan.

Zizurkilek ere ostiralean jokatuko ditu bere partidak, 19:00etan, Ataunen. Hauek ere lehiak joanekoak izango dira.

Gomazko paletan, Tolosak etxean jarraituko du kanporaketa. Larunbatean izango dira norgehiagokak Beotibarren, 19:00etan hasita. Kasu honetan itzulerako lehiak izango dira, joanekoak Zumarragan jokatu baitzituzten tolosarrek, 2-1 irabaziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!