Eskualdeko bi haur saritu dituzte Elkarren Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan

Ataria 2018ko maiatzaren 24a

Txomin Garmendia tolosarra eta Iraide Tejeria larrauldarra saritu dituzte 10. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan. Asteburuan ospatu zuten sari-banaketa ekitaldia, Donostiako Elkar aretoan.

Samaniego Ikastetxeko Txomin Garmendia tolosarrak Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ilustrazio onenaren saria jaso du. Haurrek Pello Añorgak idatzitako Ametsen Basoa ipuin labur argitaragabea ilustratu behar izan dute. Lan honekin jaso du saria Garmendiak:

Ipuin lehiaketan, berriz, Larraulgo Eskolako Iraide Tejeriak lehen saria irabazi du LH5 eta LH6 mailan. Elena Odriozolak egindako ilustrazioarekin ipuin original bat osatu behar izan dute, eta larrauldarrak Portuari So izeneko lana sortu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!