Tolosa CF-ko gimnastak, Espainiako Txapelketara

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 24a, 09:20

Igandean, Leioan, euskal gimnastek denboraldiko txapelketa garrantzitsuenetarikoa izan zuten. Euskadiko Kidekako Txapelketa eta Taldekako Bigarren Koparako sailkapena.

Tolosa CF Gimnastiakoek emaitza ikusgarriak lortu zituzten bertan.

Infantilak, lehen aldiz, taldekako federatu mailan aurkeztu ziren bost uztaien ariketa berriarekin. Seniorrek, aldiz, beren mazoen ariketa primeran egiteko gai zirela erakutsi zuten. Bi taldeek izan zuten saria, Euskadiko txapeldun geratu baitziren.

Bakarka infantiletan, Tolosa T (Ane Alustiza, Mara Herrera eta Ismene Agirre) Euskadiko txapeldun geratu ziren, eta Tolosa A (Onintza Sukia, Carla Aranzabe eta Aitane Goikoetxea) txapeldunorde. Senior mailan, Joane Zugasti, Iratxe Martin eta Anne Lezeak brontzezko domina leporatu zuten.

Emaitza horiekin gimnasta guztiak Zaragozan izango dira ekainaren 28tik uztailaren 1era jokatuko den Espainiako Kidekako Txapelketan eta Taldekako Bigarren Kopan.

Gipuzkoako Txapelketa

Pasa den larunbatean, Eibarko Ipurua kiroldegian, Gipuzkoako Txapelketak jokatu ziren. Eskukaldeko bi gimnastika taldeak bertan izan ziren: Tolosa CF eta Belabieta.

Tolosa CF-ko kadete taldea osatzen duten Irati Agirre, Claudia Nsie, Irati Lasarte, Naroa Gallego eta Aisha Lizarzak urrezko domina lortu zuten. Seniorrak ez ziren gutxiago izan eta Olaia Etxeberria, Irati Eztala, Ainhoa Merino, Nahia Odriozola, Ainhoa Romero eta Laida Baron txapeldun geratu ziren Tolosa CF ordezkatuz.

Tolosa CF-ko Luzia Lopez eta Sara Gabilondo jubenilak primeran defendatu zituzten beren ariketak. Gabilondo hirugarren eta Lopez bigarren izanik, sailkapen orokorrean zilarrezko domina leporatu zuten.
Jubenilekin jarraituz, baina taldeka, Ibarrako Belabieta B taldea txapeldunorde geratu zen, bigarren urtez jarraian Gipuzkoako podiumera igoaz. Belabietako Jubenil A taldeak 6. postua lortu zuen, seniorrek 7.a eta kadeteek 14.a.

Belabietakoen bakarkako lana ere azpimarratzekoa izan zen. Senior eta jubenil guztiek Euskadiko Txapelketarako sailkapena lortu zuten. Senior B mailan, Edurne Ezeizak 5. postua lortu zuen eta Aintzane Agirrek 6.a. Jubenil B mailan Naroa Bengoetxea 5. sailkatu zen eta Lide Lertxundi 8. Jubenil A mailan Ane Calegain eta Maialen Mariezkurrenak osatu zuten taldea 6. geratu zen. Kadete B mailan, azkenik, June Agirrek 10. egin zuen.

Ikasturte amaiera

Tolosa CF eta Belabietako gimnastak berriro elkar topo egingo dute Euskadiko Txapelketa desberdinetan. Aurrez, maiatzaren  26an, Arrasateko Uarkape frontoian, Belabietako Inko Oruesagastik Euskadiko Joko Eskolarretan parte hartuko du, Infantil A mailan.

Maiatzaren 27an, igandez, Euskadiko Jubenil eta Senior Txapelketak jokatuko dira Durangon. Kadeteen hitzordua ekainaren 2an izango da.

Bi taldeek euren gimnasten lana txalotu eta zoriondu nahi izan dute.

Tolosako CF-ko gimnastak txapeldun

Maiatza hasieran Udaberri Topaketako lehen finala jokatu zen. Bertan, Samaniego eta Herrikide alebinak lehen bi postuetan sailkatu ziren. Ordiziako infantilak ere garaile izan ziren. Gaztetxo hauek lehen aldiz hartu dute parte gimnasia erritmikako txapelketa batean.

Bigarren finala Azpeitian jokatu zen. A eta B mailako taldeen eta bakarkako gimnasten Gipuzkoako Txapelketa izan zen. Urduritasuna nabaria zen, baina lan bikaina egin zuten. Egun guztian zehar Tolosa CF-ko 60 gimnastek hartu zuten parte. Goizean, alebin mailan, podiuma klubeko gimnastek bete zuten. Aitxuri garaile, San Andres bigarren eta Herrikide hirugarren. Laskorain taldea laugarren sailkatu zen. Infantilak ere primeran aritu ziren, Tolosa R txapeldun geratu zen, eta Tolosa L txapeldunorde. Tolosa X eta M laugarren eta seigarren izan ziren.

Arratsaldean, A mailan, Urdanetako alebinak urrezko domina lortu zuten Ordiziako infantilekin batera, eta Tolosako infantilak bigarren postura igo ziren. Ahetze Olano, bakarkako gimnasta bakarra, ez zen lehen postutik jaitsi bere Gipuzkoako lehen txapelketan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!