El Salvadorreko errealitatea gertuago ezagutuz

Jon Miranda Labaien 2018ko maiatzaren 25a

Senidetze asteburua izango da Zizurkilen datorren hau. 25 urte dira Aiztondo bailara El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin senidetuta dagoela. Urteurreneko ekitaldien barruan, Laura esaten zioten liburuaren inguruko tertulia izango da asteartean. Leire Ibarguren da egilea eta berekin hitz egin dugu aste honetako Hamaiketakoan. Alkiza, Larraul eta Amasa-Villabonako berriak ere ekarri ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!