Oiana Ortiz eta Lourdes Colomo, berriro ere podiumean

Ataria 2018ko maiatzaren 22a

Urumeako 5 miliak lasterketa jokatu da asteburuan Donostian, eta eskualdeko bi atletek bigarren eta hirugarren amaitu zuten emakumeen artean.

Naroa Sagarna ormaiztegiarra izan zen azkarrena, 7,6 kilometroak 29:31ko denboran egin eta gero. Oiana Ortiz tolosarra bigarren postuan sartu zen helmugan, 30:07ko denborarekin. Lourdes Colomo zizurkildarrak 10 segundo gehiago behar izan zituen helmuga gurutzatzeko: 30:17. Nerea Murua altzotarra ere podiumetik gertu geratu zen: laugarren egin zuen (30:39).

Gizonezkoen artean, ez zen eskualdeko atletarik izan podiumean: Xavier Martinez izan zen garaile, eta Raul Gomez eta Iñaki Gericak osatu zuten podiuma. Eskualdeko lehen korrikalaria Aritz Garin zizurkildarra izan zen. Laugarren egin zuen, 25:17ko denborarekin. Brontzezko domina eskuratzetik 17 segundora geratu zen Garin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!