Gipuzkoa Argitu programa, egunotan eskualdean

Ataria 2018ko maiatzaren 21a

Argazkiak: GFA

Eraginkortasun energetikoari buruzko aurrez aurreko tailerrak egingo dituzte Asteasun, Amasa-Villabonan eta Berastegin. Ekainean ere tailer gehiago egingo dira Tolosaldean.

Gipuzkoako etxebizitza, denda eta enpresa txikien argindar kontsumoa murriztea du helburu Gipuzkoa Argitu programak, baita pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa ere.

Horretarako herriz herri tailerrak eskaintzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentua. Tailer horietan kontsumo datuak eskuratzeko jarraibideak ematen dituzte, datu horiek jakitea ezinbestekoa baita kontsumoa murrizteko. Era berean, aplikatzen den tarifa eta kontratatua dagoen potentzia egokiak ote diren egiaztatzen da. Informazio hori helarazteko 3 tutorial osatu ditu GFAk, eta saio horietan tutorial horiek praktikan jarriko dira.

Aste honetan hiru saio izango dira eskualdean, eta ekainean beste hiru herritan egingo dituzte hitzorduak. Hauek dira eskualdean antolatu dituzten saioak:

  • Maiatzak 22, asteartea: ASTEASU, 18:30ean, Udaletxeko ikus-entzunezko gelan
  • Maiatzak 23, asteazkena: AMASA-VILLABONA, 18:00, Subijana Etxean
  • Maiatzak 24, osteguna: BERASTEGI, 18:00, Udaletxeko pleno aretoan
  • Ekainak 5, asteartea: ADUNA, 18:00, Kultur aretoan
  • Ekainak 5, asteartea: ZIZURKIL BEHEA, 20:15, Plazida Otaño liburutegian
  • Ekainak 11, astelehena: LARRAUL, 19:30, Kultur Etxean

Tailer horien aurkezpena egin dute goizean Jose Ignacio Asensio, Ingurumen diputatuak, eta Maite Izagirre, Amasa-Villabonako alkateak. Bertan, Gipuzkoaren eredu energetikoaren aldaketan aurrera egiten ari direla nabarmendu du Asensiok: "Gipuzkoa Argitu programari esker, kontsumoa murrizteko neurriak gipuzkoar guztien eskura ari gara jartzen".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!