Txirrita Mendi Martxa: mendian eta mendiaz, gozatuz

Ataria 2018ko maiatzaren 21a

Atzo mendizaleek Amezketan zuten hitzordua. IX. Txirrita Mendi Ibilaldia izan zen Oargi Mendi Elkarteak antolatuta. 600dik gora mendizalek parte hartu zuten, eta horietatik gehienek ibilbide luzea egin zuten, 479k gutxi gorabehera, nahiz eta aurten ibilbide motza ere aukeran jarri. 

06:00etan atera eta 40 kilometro izan zituzten aurretik. Mendizale guztien ahotan "eguraldi bikaina mendirako" entzuten zen amaiera puntuan. Amezketa herrian, giro bikaina eta umoretsua izan zen. Mendizale gehienek irribarrea ahoan zutela amaitu zuten ibilaldia.

Artubi, Uakorri Beoain, Aldaon, Intzako Dorrea, Ttutturre, Beloki, Putterri, Igaratza, Pardarri, Ganbo, Ganbo Txiki eta Txindoki igaro behar izan zituzten, eta irteera puntuan zuten amaiera zain.

Gainerakoek ibilbide motzean zuten emana izena, eta 22 kilometro egin behar izan zituzten. Kasu honetan, 08:30ean ekin zioten ibilbideari. Minak, Igaratza, Ganbo edota Txindokitik pasata.

Artubiko argazkiak: Ester Mugertza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!