Larrauldarrak garaile Asteasuren aurkako apustuan

Ataria 2018ko maiatzaren 19a

Ibon Jauregi eta Asier Diaz larrauldarrek 10 minutu eta 25 segundo behar izan dituzte Asteasuko plazatik Larraulgo plazara bitarteko bidea egiteko. Mattin Sarasola eta Tomas Iraola asteasuarrek, berriz, 21 segundo gehiago.

Larraulgo kirol astearen barruan egin dute gaur bi herrien arteko apustua. Asteasuko udaletxe paretik abiatu eta bikoteka egin behar izan dute Larraulgo plazara bitarteko bidea, bidezidorretik, eta kotxeko gurpil bati bultzaka.

Bidearen hasieran, asteasuarrek hartu dute aurre, baina berehala larrauldarrek abiada hartu eta erraz egin dute gorako bidea.

Jauregi eta Diaz larrauldarrek 10 minutu eta 25 segundo behar izan dituzte lanak betetzeko eta 10 minutu eta 46 segundo, berriz, Sarasola eta Iraola asteasuarrek. Umore onean bukatu dute saioa, eta San Pedro festetarako errebantxa egin edo ez pentsatuko dute aipatu dute asteasuarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!