[PUBLIRREPORTAJEA] Tolosaldeak merezi duen arretaren alde

EH Bildu 2018ko mai. 17a, 13:21

EH Bilduk kalitatezko osasun zerbitzua nahi du eskualderako eta hori dela eta, proposamen zehatz bat osatu du; asteazkenean egingo dute aurkezpen irekia.

EH Bildu kezkatua azaldu da Tolosaldeak jasotzen duen osasun zerbitzuarekin. Ez da lehen aldia gaia mahai gainean jarri eta borondate politikoa eskatzen duela arazoari irtenbidea emateko, baina oraingoan beste pauso bat eman du eta proposamen zehatz bat landu du. Proposamena herritarrei aurkeztu nahi die lehenengo eta horretarako hitzordua jarri du datorren asteazkenerako. Proposamenak, dena den, ibilbidea izango du gerora ere eta ibilbide hori «epe jasangarri eta motz» batean ematea nahi du koalizioak. «Aurkezpena eta gero ibilbide desberdinak egin beharko dira; proposamena herritarrekin eta erabiltzaileekin eztabaidatu beharko da, erabiltzaileek ere badutelako zeresana. Askotan badirudi osasun zerbitzua emateko profesionalekin eta arduradun politikoekin bakarrik hitz egin behar dela, baina erabiltzaileek badute zeresana eta garrantzitsua da erabiltzaileek egin dezaketen ekarpena. Osasun sailarekin ere hitz egin beharko da, Osakidetzako arduradunekin, Tolosaldeko osasun profesionalekin... guztiekin partekatu nahi dugu eta eztabaida bat ireki proposamen zehatzen inguruan. Ea gai garen Tolosaldeak merezi eta behar duen osasun zerbitzua lortzeko, gainerako eskualdeak bezala», esan du Rebeka Ubera legebiltzarkideak.

EH Bilduren ustez, erakundeek orain arte, garrantzia kendu diote osasunaren arloari, eta koalizioak dio badela garaia kalitatezko osasun zerbitzua bermatu ahal izateko politikak bideratzeko.

Gai honen inguruko azken urteetako «utzikeria» salatu du Uberak eta esan du orain arte osasunari lotuta ez dauden interesak egon direla arazoaren atzean. «Osakidetzak ez du planteamendurik egiten eta horregatik egiten dugu guk proposamen zehatz bat. Guztion artean eztabaidatu eta adostasunak bilatzeko proposamena da aurkeztuko duguna», argitu du legebiltzarkideak.

PROPOSAMEN ZEHATZA

Proposamen zehatza da asteazkenean aurkeztuko duena. «Proposamen zehatzak ez egotea zailtzen du bide bat jorratzea eta horregatik pentsatzen dugu Tolosaldeak beharko dituen azpiegituren inguruan, langileen inguruan eta beste hainbat arlo zehatzez hitz egin behar dela, baina beti ere herritarrak erdigunean jarrita», esan du. «Azken urteetan kontrakoa egin da, interes ekonomikoak eta beste hainbat interes egon dira hor, eta horri buelta eman nahi diogu, gaiari helduz eta herritarrak erdigunean jarriz, herritarrak helburu izan daitezen», gaineratu du Uberak.

AURKEZPENA

Maiatzak 23, asteazkena
19:00. Tolosaldeko osasun arreta publikoaren inguruko proposamenaren aurkezpena, Tolosako Topic zentroan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!