Espainiako Halterofilia Master txapelketan parte hartu dute, Jon Tecedor gogoan

Ataria 2018ko maiatzaren 16a

Danok Danena Halterofilia taldeko Andres Rubiños, Aitor Tecedor, Jose Barrera eta Lurdes Gorostegik hartu zuten parte aurreko asteburuan Valentzian ospatutako txapelketan, Batis Kortajarenaren gidaritzapean.

Mutilek beren kategorietan Espainiako txapeldun geratu ziren, Rubiñosek eta Barrerak Espainiako errekorrak hautsi zituztelarik. Gorostegik berriz, bigarren postua egin zuen.

Bidaian, Isa eta Lurdes Sarasuak ere hartu zuten parte eta taldeko kide izan zen eta duela 10 urte istripuz zendu zen Jon Tecedorri omenaldia egiteko baliatu zuten Valentziara egindako bidaia. "Karga emozional handia izan du asteburuak" halterofilia taldekoen esanetan, "baina oso polita izan da Jon horrela gogora ekartzea". Pankarta, kartela eta kamisetak soinean zituztela parte hartu zuten Danok Danena taldekoek txapelketan eta idatzi bat ere irakurri zuten.

Omenaldi handi bat egin nahi diote Tecedor zenari, Zizurkilen, ekainaren 16an.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!