Altzo, Aduna eta Villabona, Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun gomazko paletan

Ataria 2018ko maiatzaren 15a

Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketaren finalak jokatu zituzten, joan den larunbatean, Ataunen. Altzok irabazi zuen mutil alebinetan, Adunak neska alebinetan eta Villabonak neska kadetetan.

Altzoko Gorostiagak eta Olanok 4-0 irabazi zioten Zumaia 1 taldeari.

Alebin nesken mailan, eskualdekoak izan ziren finalista guztiak: Navarro eta Zubillaga adunarrak izan ziren garaile, Amasa-Villabonako Arretxe eta Altunaren aurka.

Kadete nesken mailan ere finalista guztiak billabonatarrak izan ziren: Elgarrestak eta Mendizabalek irabazi zuten, 25-14, Ugarte eta Inzaren aurka.

Laugarren finalean, Ataunek Zumaia garaitu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!