Lourdes Colomo eta Laiane Arrospide, Zarauzko podiumean

Ataria 2018ko maiatzaren 14a

Argazkiak: Zarauzko Hitza

Lourdes Colomo zizurkildarra azkarrena izan da emakumeen artean, eta tolosarra, berriz, hirugarren postuan sailkatu da.

116 korrikalariren parte hartzea izan du Zarauzko Herri Lasterketak. Aurten, 8,5 kilometroko ibilbidea osatzen azkarrenak Kamel Ziani oriotarra (28:58) eta Lourdes Colomo (35:39) zizurkildarra izan dira, eta bi garaileak alde politarekin helmugaratu dira.

Gizonezkoetan, Zianiren atzetik iritsi dira Txomin Marañon durangarra eta Jose Antonio Gomez irundarra; bigarren eta hirugarren postuan, 19 eta 34 segundora, hurrenez hurren. Emakumezkoetan, Ioana Osa ondarroarra izan da bigarrena, Colomorengandik minutu eta 13 segundora; hirugarren sailkatu da Laiane Arrospide tolosarra, bigarren postutik 2 segundo eskasera.

Argazki gehiago Zarauzko Hitzan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!