Udaberri Torneoko finaletatik Gipuzkoako Txapelketara

Ataria 2018ko maiatzaren 10a

Pasa den igandean, maiatzaren 6an, Udaberri Torneoaren finalak jokatu ziren Ibarran, Belabieta Kirol Klubak eta Gimnastikako Gipuzkoako Federazioak antolatuta.

Ehunka gimnasta izan ziren kiroldegian. Beraien artean Samaniego eta Lizartza alebin taldeak eta Infantil Orixe.

Samaniegokoek 29. postua lortu zuten eta Lizartzakoek 11.a. Guztira 39 taldek parte hartu zuten. Infantiletan Orixe bosgarren geratu zen.

Belabietako entrenatzaileek gimnasta guztiak zoriondu dituzte egindako lanagatik.

Igandean Azpeitian

Maiatzaren 13an, igandean, Azpeitiko kiroldegian Gipuzkoako alebin eta infantil txapelketak jokatuko dira. Belabieta B taldea bertan izango da, Alaitz Agirre, Maddi Iguaran, Olaia Gartziarena, Garazi Jauregi, Haizea Telleria, Nagore imaz eta Inko Oruesagastirekin. Hauek izan ziren Gipuzkoako Txapelketarako sailkapena lortu zutenak. Belabietatik zorte ona opa diete guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!