#Kontaezazu: Eraso matxisten errelato kolektiboa

Tolosaldeko Ataria 2018ko maiatzaren 4a

La Manada kasuaren epaiaren harira, inoiz bizi izandako eraso matxistak kontatzeari ekin diote hainbat emakumek, sare sozialetan; eskualdeko testigantzak ikusarazi nahi ditu TOLOSALDEKO ATARIAk.

Epaimahaiaren erabakia publiko egin aurretik ere pil-pilean zegoen giroa, La Manada kasua zela-eta. Epaia iragartzeak, ordea, haserrea eta amorrua piztu du gizartean eta, Espainian #cuentalo traolarekin egin bezala, Twitter euskaldunak ere ekin dio eraso matxisten errutina ikusarazteari, #kontaezazu traolarekin.

Hainbat eta hainbat emakume beren bizipenak kontatzen ari dira traola horren pean, errealitatea agerian utziz: emakume guztiek jasan dutela, gutxienez, halako jazarpen egoera bat.

Ekimenaren helburuarekin bat eginez eta, eraso matxistak, oraindik ere, errutina bat direla ikusarazteko, TOLOSALDEKO ATARIAk eskualdera ekarri nahi du #kontaezazu egitasmoa. Horrela, eraso matxisten errelato kolektibo hori elikatu nahi duten emakumeek #kontaezazu traola baliatu dezakete, batetik, Twitterren, edo ataria@ataria.eus helbidera mezua idatzi bestela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!