Igandean, gimnastak Belabietan

Ataria 2018ko maiatzaren 3a

Udaberri Txapelketaren finala jokatuko da Ibarrako kiroldegian, 10:00etatik aurrera.

Igandean, maiatzaren 6an, Belabieta Kirol Klubak eta Gipuzkoako Gimnastika Federazioak antolatu duten Udaberri Txapelketaren finalak jokatuko dira. 10:00etan hasiko da finala, eta Belabieta Kirol Klubeko alebinak eta infantilak bertan izango dira. Txikienak Samaniego eta Lizartzaren izenean ariko dira, eta infantilak Orixe ordezkatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!