Udako praktikak ATARIAn egin nahi?

Ataria 2018ko maiatzaren 2a

Uztailaren 1etik irailaren 15era arte praktikak egiteko deialdia zabaldu du TOLOSALDEKO ATARIAk. Eskaerak eta curriculumak maiatzaren 13a baino lehen bidali tkt@ataria.eus helbidera.

Lanak ordainsaria izango du, eta honako ezaugarri hauek bete beharko dira:

  • - Euskara maila ona izateaz gain, kazetaritza, euskal filologia, ikus-entzunezko komunikazioa edo adar horretako ikasketak.
  • - Eskualdekoa eta bertan mugitzeko autonomia (gida baimena, autoa...) izatea.
  • - Teknologia berrien ezagupena
  • - Komunikazio euskarri ezberdinetan lan egiteko interesa.

Harremanetarako bi aukera daude: tkt@ataria.eus helbidea edo 943 65 56 95 telefono zenbakia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!