Helduentzako bertso tailerra Anoetan eta Iruran

Ataria 2018ko maiatzaren 2a

Harituz bertsozale taldeak antolatu du Anoetako eta Irurako udalen laguntzarekin. Izen emateak maiatzaren 9ra arte egin daitezke, Anoetan, goizez udaletxean eta arratsaldez liburutegian; Iruran kulturgunean edo liburutegian, edo bestela harituz.bzt@gmail.com helbidean edo 695 75 14 50 telefonoan.

Maiatzaren 16tik ekainaren 13ra izango dira saioak, asteazkenetan, 19:00etatik aurrera. Ikastaroa non eman, apuntatzen den jendearen arabera erabakiko da. 40 euroko matrikula ordaindu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!