Neska jubenilak Espainiako hirugarren

Ataria 2018ko apirilaren 30a

Espainiako Batel Txapelketa jokatu zen asteburuan Galizian. Tolosaldeko Arraun Kluba hiru talderekin joan zen bertara.

Meirako uretan eskualdeko arraunlariek emaitza bikaina lortu zuten igandean. Jubenil mailan, neskak, podiumera igotzea lortu zuten. Pasai Donibanekoen batela izan zen azkarrena, 10.46ko denborarekin. Bigarren Vilaxoan sailkatu zen, zazpi segundora, eta TAK-ekoak hirugarrenak izan ziren, 10.59ko denborarekin.

Etorkizuneko neskak ez ziren finalean sartu, baina kontsolazio tanda irabaztea lortu zuten Camargoren aurretik bukatuta. Infantil mutilek lorpen bera lortu zuten, kontsolazio tanda irabaztea lortuz San Pantaleonen aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!