Eskualdeko haurrak, Munduko Txapelketara

Ataria 2018ko apirilaren 27a

GAEL taldea datorren maiatzaren 1etik 5era Lloret de Marren (Katalunia) jokatuko den areto futboleko eta mikrofutsaleko Munduko Txapelketan izango da.

Lehiaketa hau Munduko Areto Futbol Federazioak antolatzen du Europako Batzordearen laguntzarekin. Hor Euskal Herriak erabateko ofizialtasuna dauka. GAELek bi talde eramango ditu areto futbolean eta hiru mikrofutsalean.

Areto futbolean, Junior (Errusia), France 14 (Frantzia) eta Lloret (Katalunia) izango ditu aurkari lehen fasean GAEL 1 taldeak, eta Ganbiako selekzioa (Ganbia), Stary Gorodok (Errusia) eta Zvezda (Txekia) GAEL 2 taldearen aurkariak.

Mikrofutsaleko egutegia egiteko dago, eta astelehen gauean Lloreten bertan egingo den batzarrean jakingo dira aurkariak. Areto futbolean multzoko lehen bi sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira eta han gurutzatu egingo dira, eta hortik atzerakoek postuen borrokan aritu beharko dute. Mikrofutsalean berriz, kanporaketa zuzenak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!