2016. urteko sanferminetan Iruñean gertatutako talde-bortxaketaren epaia argitaratu dute gaur eguerdian, eta zalaparta sortu du: bortxaketa baino, abusua izan zela argudiatuz, zigorrak murriztu dizkiete akusatuei –9 urteko espetxe zigorra eta 5 urteko zaintzapeko askatasuna–.
Albistearen aurrean, Tolosaldeko mugimendu feministak mobilizatzera deitu du eskualdea. Momentuz, ondorengo hitzorduak zabaldu dituzte: Villabonako Malkar plazan 20:00etan elkartuko dira; Anoetan 20:00etan elkartuko dira plazan; Bidanian frontoi aurrean egingo dute mobilizazioa, 20:30ean eta, Tolosako Trianguloan, berriz, 20:30ean izango da mobilizazio zaratatsua. Bietan ere, Ez da abusua, bortxaketa baizik leloa babestuko dute.