'TimeOverFlow' sistema denbora bankua kudeatzeko

Jon Miranda Labaien 2018ko apirilaren 24a

Aiztondoko Denbora Bankuak, astelehenean Plazida Otaño liburutegian aurkeztu zuen bankua kudeatzeko sistema informatikoa. Eskualdeko kideek ekarri dute euskarara.

Gaur egun arte Aiztondoko Denbora Bankuak aurrez aurre eta telefonoz funtzionatu izan du, erabiltzaileek bide horien bitartez jarri behar izan du harremanetan bankuko koordinatzailearekin.

Aukera berri bat dago orain: TimeOverFlow izeneko aplikazio edo sistema informatikoa. Denbora Bankuen elkartetik sortu zuten eta irekia denez, munduko banku guztiek erabili dezakete. Orain arte euskaraz ez zegoen eta Aiztondoko Denbora Bankuko kideek euskaratu dute hemendik aurrera erabili ahal izateko.

Internet bidez, trukeak egiteko aukera ematen du sistemak. Denbora Banku bakoitzak bere sarea du eta bertako erabiltzaileak daude sare horretan sartuta. Erabiltzaile bakoitza bere izen eta pasahitzarekin sartzen da aplikazioan eta pantailan ikusi ditzake aukeran dauden zerbitzuak. Behin zerbitzua aukeratuta, zerbitzua ematen duen pertsona agertzen da sisteman, bere e-postarekin eta erabiltzaileak nahi izan badu telefono zenbakiarekin.

Une honetan Aiztondoko Denbora Bankuan 30 bat lagunek parte hartzen dute. Beraiekin harremanetan jartzeko helbide bat eman dute: aiztondokodenborabankua@gmail.com.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!