Altuna aurrera, Jaka kalera

Ataria 2018ko apirilaren 22a

Argazkia: Foku

Amezketarrak 22-12 irabazi dio Julen Retegiri partida gogor batean. Jakak berriz ezin izan du Ezkurdiaren aurka. Altunak Urrutikoetxearen aurka jokatuko du final-laurdenetan.

Buruz Buruko Txapelketarako final-laurdenetarako sailkatu da Jokin Altuna. Hasieratik aurreratu da markagailuan, 7-0, eta errenta horri eutsi dio neurketa osoan zehar. 3-10, 6-14, 8-16, 10-18, 20-12 eta 22-12.

Retegik partidaren erditik aurrera gora egin du eta asko gogortu da lehia, baina eratsundarra ez da aldea murrizteko gai izan. Pilotakada askoko tanto ikusgarriak eskaini dituzte pilotariek, baina Retegik Altunak baino akats gehiago egin ditu. Altunak adierazi du bereziki landu duela sakearen errematea, eta "konfiantza" indartu duela ezker airean.

Final-laurdenetan, Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari. Maiatzaren 1ean jokatuko dute, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

Jakak ezin

Erik Jakak berriz ezin izan du Ezkurdiaren aurka. Ostiral iluntzean jokatu zuen lizartzarrak, 22-15 galdu zuen binakako txapelketa irabazi berri duen pilotariaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!