Larraitz auzora sartzeko eta bertatik ateratzeko saihesbidea erabili beharko da asteburuan

Ataria 2018ko apirilaren 19a

Larunbat goizeko 8:00etatik hasi eta asteburu osoan, Larraitz auzora sartzeko eta bertatik ateratzeko Alegiako saihesbidea erabili beharko da.

Eskolaren eta Orendaingo bidegurutzearen artean dauden zuhaitzak moztu behar dituzte, eta lan horiek medio, errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan, larunbat goizeko 8:00etatik aurrera. Beraz, auzotik ateratzeko eta sartzeko Errotako bidea eta saihesbidea erabili beharko dira. Tontokaletik Larraitz auzorako bidea ere itxita egongo da Orendaingo bidegurutzetik aurrera.

Alegiako Udalak jakinarazi duenez, lanak espero baino lehenago amaitzen badira, bidea zabaldu egingo da amaitzen diren unean bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!