Maddi Jauregi belauntzarra, zesta punta finalean

Asier Imaz 2018ko apirilaren 18a

Xistera-ko neskek datorren igandean, hilak 22, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko diren Gipuzkoako finaletara iristea lortu dute.

Maddi Jauregi belauntzarrak, Tolosako Beotibar taldeko kide dituen Xabat Altunarekin eta Unax Baldarekin, Mutrikuko Danok Bat taldeko Ekhi Leteren, Aiert Beristainen eta Aimar Floresen aurka jokatuko du.

Eneritz Lizardi mutrikuarrak berriz, Mutrikuko Danok Bat taldeko Eñaut Urreistirekin bikotea osatuz, Zumaiako Gonzalo Agirreren eta Julen Cabanillasen aurka neurtuko du bere indarra.

Xistera, gainerako klubekin batera, nesken zestak indarra har dezan lan asko ari da egiten, eta horren emaitzak dagoeneko hasi dira iristen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!